2022, Austria, 24min

Zuzendaria: Christiane Mayr & Johannes Mair

Eiger mendiak beti izan du rol berezia alpinismoaren historian. Bere ipar aurpegiaren ospeak eskalatzaileen belaunaldiak erakarri nahiz kikildu izan ditu. Barbara Zangerl eta Jacopo Larcher eskalatzaileek, punta-puntako bikoak, mundu osoko horma handietako ibilbide zailenetako asko gainditu dituzte. 2018an, "Odysee" delakoaren lehen errepikapena lortu zuten, Eigerren iparraldeko aurpegiko biderik zailena.