RAMÓN OLASAGASTI - CÉSAR LLAGUNO 

Larunbata abenduak 10 – 19:30 Sala BBK

Mendi Film eta SUA Argitaletxearen komiki bildumako hirugarren alean Andres Espinosa da protagonista. Pertsonaia liluragarri bat, bere garaiari aurreratua, mendian urrats harrigarriak eman zituen aitzindaria, heroi ezpalik gabeko erraldoia.
César Llagunoren ilustrazioek, Fernando H. Navarrok koloreztatuta, bizia hartu dute behin berriro Ramon Olasagastiren gidoia eta testuekin. Aurrekari apartak dituzte, bildumako “Everest: Herri oso bat gailurrean” eta “Iñurrategi Anaiak: Mendiari bihotz emanak”, komikiak.