Azaroaren 26tik urtarrilaren 8ra arte

BBK KUNA. Ordutegia: astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 21:00etara

Egilea: José María Álvarez

Curavacas (2.524 ms) Kantabriar mendikatearen hegoaldeko isurialdean dago, Fuentes Carrionas mendigunean. Palentziar Mendietako Parke Naturalaren gailur nagusia da. 2012an, José María Álvarezek mendi horren argazki-kronika bat hasi zuen, hegoaldeko konglomeratuen eta likenen horma erraldoiei begira. Urtaro-aldaketako proiektu honekin (2012-18), egileak leial jarraitzen du argazkilaritza tradizionalaren herentziarekin eta haren tinkotasunarekin, gerora manipulaziorik egin ez zelako.