2021, Frantzia, 41min

Zuzendaria: Romain Assie-Rio

EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA

Antony Newton eta Pablo Signoret aspaldiko lagunak dira, munduko highline txapeldunak izandakoak bi-biak. Eta mugak gainditzen jarraitzeko grinari bide emanez, BASE jauzia praktikatzen hasi ziren duela bi urte. Flying Frenchies taldearen arrastoari jarraituz, eta 'I Believe I Can Fly' pelikula gogoangarriari omen eginez, ohikoa ez den diziplina bat berpiztea erabaki zuten: The Baseline.