2021, EEBB, 13min

Zuzendaria: Michael CB Stevens

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

Ipar Amerikako gailurrik altuenean, Denalin (6.190 metro), Patricia Franco estatubatuarrak emakumezkoen denborarik azkarrena (FKT) eta bakarra, gainditu nahi du. 61 kilometro egin behar ditu, eta ia 4.000 metroko desnibela gainditu gailurreraino, 21 ordu baino gutxiagoan. Ezusteko bidegurutze batera iritsiko da ordea, eta fisikoki nahiz emozionalki bere burua eta historia hobeto ulertzera eramango du erronkak.