2021, Kanada, 35min

Zuzendaria: Jay Macmillan

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

2015eko Nepalgo lurrikaren garaian hildakoen artean zeuden Kathy eta Bruce Macmillan kanadarrak. Langtango bailara urruneko herrixka batean zeuden lur-bizi batek herria osorik suntsitu zuenean. Handik hiru urtera, haien seme Jay Macmillanek Langtang-era bidaiatuko du dolua lantzeko, eta sendabidea tokiko biztanleekin lotuta dagoela jabetuko da. Haren tankeran zorigaitzarengatik atsekabetuta dagoen Langtangpa herriko jendearekin harreman esanguratsuak eraikiko ditu, eta balio unibertsalak azaleratuko dira: maitasuna, galera eta onarpena.