2021, Kanada, 31min

Zuzendaria: Mike Douglas

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

Sam Tierney, 13 urteko mutikoa, klimarekin obsesionatuta dago: gauetan loa galtzerainokoa da klimarekiko duen kezka. Bere estresa arintzeko ahaleginean, Sam-ek Mike Douglas eskiatzaile profesionalari idatziko dio aholku eske, badaki-eta Douglas klimaren defendatzaile aktiboa dela. Mike-k, bera gaztea zeneko kezka berak ikusiko ditu Sam-engan, eta astean behin eski bilera bat egitea proposatuko dio, klimari, eskiari eta bizitzari buruz hitz egiteko.