2021, Espainia, 52min
Zuzendaria: Adolfo Madinabeitia
NAZIOARTEKO ESTREINALDIA
2015eko uda australean Argentinako Patagoniara jo zuen Adolfo Madinabeitia aguraindarrak. Fitz Roy igo zuen besteak beste, Afanassieff bidetik. Lehen begiratuko maitasuna piztu zitzaion, eta guztiz “patagonizatuta” geratu zen. Harrezkero, urtero itzuli zen El Chaltenera, eta pieza txikiago batzuk eskalatu zituen, harik eta 2020an Cerro Torre eskalatu eta zirkulua itxi zuen arte. Bazituen jada biak, Fitz Roy eta Cerro Torre, bere xake taula partikularreko erregina eta erregea.