2021, Alemania, 9min

Zuzendaria: Paul Schweller & Flo Gassner

EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA

Ametsak bisio bihurtu litezke, eta plan batek amets bat jomuga bihurtzen du. Baina, hasteko, erosotasun gunetik atera egin behar da. Hilabetetan geldirik egon ondoren, Mountain Tribe taldeak helburu handia du, eta epe luzerako plana eraiki du. Tiroleko Alpeak agertoki dituztela, teknika alpinoak ikasi eta talde-lanean trebatuko dira, elur hautseko biraketen zirrara tarteka alde batera utziz. Zerbait ikasteak ikusmira berriak irekitzen ditu, bat-batean ezinezkoak ziruditen gauzak eskura dituztela dirudi. Baina hori nahikoa motibazio al da?