2019, Frantzia, 85min

Zuzendaria: Hamid Sardar

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

Darhat haranean, Mongolia iparraldean, tribu nomaden zaldiak desagertzen ari dira. Bidelapurrek zaldiak lapurtzen dizkiete jabeei eta errublo gutxi batzuen truke saltzen dituzte Errusiako hiltegietan. Baina Shukhert, Darhateko zaldun zaindaria, haien atzetik dabil atsedenik gabe, Mongoliako taigaren ertzeraino, Siberiako mugan, “berea dena berreskuratzeko”.