2020, Espainia, 47min
Zuzendaria: Igor Bellido
NAZIOARTEKO ESTREINALDIA
Natxo Gonzalez (olatu handien surflaria), Kepa Acero (surf garaikidearen esploratzailea) eta Aritz Aranburu (olatu ehiztaria eta WCT ohia) bat eginda, Afrikako basamortuan dagoen urruneko uharte batean munduko olaturik onenetako baten bila. Uharteko sarrera arriskutsua eta konprometitua da ordea, 'heriotzaren pasabidea' deitzen dioten basamortuko zati batetik igaro behar baitute. Pasio, adiskidetasun eta konpromiso istorio bat.