2020, Espainia, 22min

Zuzendaria: Toni Arbones

EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA

Toni Arbones Siuranako aitabitxia da, munduko eskalada gunerik onenetako baten anfitrioia. Katalunian hazi zen eta mutikoa zenetik lotu zen estuki mendiarekin. Eskalatzeko ibilbideak sortzeko itzeleko grina du, hala ibili izan da lehenengo Espainian, eta gero Marokon, Txinan eta baita harantzago ere. Txikitan astronauta izatea amesten zuen gizon honentzat, harkaitzean eskalatzeko gogoa agortezina da Unibertso aldakor batean murgilduta egonik ere.