2021, Kanada, 10min

Zuzendaria: Vera Neverkevich

NAZIOARTEKO ESTREINALDIA

Dave Proctor ultra-maratoiak egiten dituen korrikalari kanadarra da, hiru seme-alabaren aita. Haietako batek, 10 urteko Sam-ek, ezohiko gaitz bat du, eta halakoen aurrean estrategia nazional baten sorrera eragiteko helburuarekin egin ohi ditu aitak erronkak. Oraingo honetan, bere sorterria, Alberta, Kanadako autobiderik erabilienetik korrika gurutzatu nahi du marka berri bat ezartzeko asmoz: 72 orduko epean 537 km osatu nahi ditu.