2020, Espainia, 25min

Zuzendaria: Pep Cuberes Esgleas & Xavier Esgleas Tarifa

Estatu mailako estreinaldia

Ekaterina Osichkina 2019an mendi eskiko munduko junior txapelduna izan zen bakarka, bertikalean eta esprintean, eta Munduko Kopa irabazi zuen kategoria horretan. Esplorazio bidaia batean, Kamchatka bere lurraldea, Errusia ekialde urrunean, sakonago ezagutzeko aukera izango du. Eski saio gogoangarriak burutuko dituzte elur eta sumendi inguruetan eta, horrez gainera, bidaiak hausnarketarako tartea emango dio Ekaterinari; nondik datorren, nora doan eta hain gogoko duen mendi eskian nola eboluzionatu nahi duen pentsatzeko.