2020, AEB, 8min

Zuzendaria: Stash Wislocki

Estatu mailako estreinaldia

Mundua itsasoz inguratzen duen lehen anputatu bikoitza izan nahi du Dustin Reynolds estatubatuarrak. Drake Pasabidean eta Antartikan nabigatzen ari den bitartean, gogora ekarriko du bere tragedia: ezkerreko besoa eta hanka falta ditu, gidari mozkor batekin aurrez aurre talka egin izanaren ondorio. Itsas bidaiak, hala ere, helburuak aldaraziko dizkio: errekorrak alde batera utzi eta abentura eta esplorazioa lehenetsiko ditu.