2019, AEB, 22min
Zuzendaria: Nick Martini
Estatu mailako estreinaldia
“Amerikako eski dendarik zaharrenak” 100 urte ditu. Mendi Zurien iparraldean dagoen North Country-n eskia ezagutarazi zuen Libanoko etorkin familia baten ametsetik errotu zen, Lahout-tarrak. 1920az geroztik, zabalik izan dute beti denda. Baina segida izango badu, lekukoa behar. Bertan jaioa, asko bizi eta ikusitakoa da Joe Lahout aitona patriarka ─dendan jaio zen eta 90 urte zituela utzi zion eskiatzeari─, eta Anthony ilobak edango du haren iturri aberatsetik.