2019, AEB, 84min

Zuzendaria: Peter McBride

Estatu mailako estreinaldia

Pete McBride zinemagile eta argazkilaria, eta Kevin Fedarko idazlea Coloradoko Arroila Handia aldenik alde oinez osatzeko eginahalean menturatuko dira. 1.200 kilometroko zeharkaldia, inork gutxik burutu ahal izan duen erronka itzela. Bide batez, Estatu Batuetako parke nazional berezi honek gaur egun dituen ustiatze eta turismo masifikazio mehatxuak azaleratu eta haiekiko arreta piztu nahiko dute.