2019, Grezia, 17min

Zuzendaria: Constantine Papanicolaou

Estatu mailako estreinaldia

Ski touring eta splitboarding praktikatzeko zaletasunak bideratu du Andriana, Eirini eta Mariaren arteko adiskidetasuna. Greziako hiru emakumeek erronka erakargarri bat burutuko dute beren lurraldean: Olympos mitikoaren gailurretan hasi, Parnaso mendiko magal biribilduetan jarraitu eta Hera jainkosaren Dirfys mendian amaitu. Mezu argia zabaldu nahi dute: edonoren esku dago ski touring eta splitboarding egitea, eta Grezia jomuga paregabea da horretarako.