2020, AEB, 31min

Zuzendaria: Samuel Crossley

Estatu mailako estreinaldia

Jordan Cannon eskaladaren historiarekin maiteminduta dagoen eskalatzaile gazte bat da eta, halako batean, miresten duen legenda handi bat ezagutuko du: Mark Hudon, Yosemiteko horma handietako eskalatzaile aitzindarietako bat. Erronka baten inguruan batu eta sokakide bihurtuko dira: El Capitan-eko "Freerider" bide mitikoa eskalatu nahi dute, era askean. Cannon gazteak hasi eta buka egun bakarrean egin nahi du. Hudon, berriz, prest dago langintzarako behar adina egun hartzeko, El Capitan era askean eskalatzen duen pertsonarik zaharrena bihurtu nahi baitu.