2019, Suitza, 92min

Zuzendaria: Roman Droux

Estatu mailako estreinaldia

Roman Droux zinemagileak Alaskako penintsulako leku urrun batean hartz arre basatien unibertsoa ezagutzeko aukera paregabea du. Bidelagun aparta izango du hartarako, David Bittner biologoa eta hartz ikertzailea. Hartz familia baten eboluzioaren lekuko izango dira bi abenturazaleak, eta bertatik bertara, ia hartzak ukitzeraino, eszena dramatikoak ikusiko dituzte haien bizirauteko borrokan.