2020, AEB, 22min

Zuzendaria: Henna Taylor

Estatu mailako estreinaldia

David Lama, Hansjörg Auer, Jess Roskelley, Brad Gobright, Hayden Kennedy, Inge Perkins… Eta, halabeharrez, beste hainbat dira azken urteetan mendian bizia galdu duten atletak. Film hau galerak haien gertukoengan izan duen eraginari buruz eta sortu duen trauma eta minari buruz ari da. Gertuko horiek depresioaz, mendiarekiko adikzioaz edota arriskuez hitz egiten dute, mendiko kulturan mina barneratzea geroz eta onartuago dagoela erakutsiz.