2019, Austria, 55 min

Zuzendaria: Matthias Mayr

Estrenaldia Euskadi

Munduan iparraldeen dagoen mendilerroan eskiatzeko ametsa bete nahi dute Matthias “Hauni” Haunholder eta Matthias Mayr abenturazaleek, Ipar poloko Ellesmere uharteko Mendikate Artikoan. Lehendik makina bat bidaia egin izan dituzte munduko zoko urrun eta ederrenetara, baina erronka berri hau beste maila batean dago: hotza, hartz zuriak, otso artikoak eta mendi magaletaraino egin beharreko bidea dira oztopoak. Halere, bidelagun onak topatuko dituzte: inuitak.