2019, Alemania, 11 min

Zuzendaria: Robert Jasper

Estrenaldia Euskadi

Robert Jasperrek kayakean, oinez eta eskalatuz eginiko bakarkako bidaia. Groenlandiako Molar Spire mendia da jomuga, eta haren 450 metroko hormatzarra era askean eskalatzea helburua. Halakoak bakardadean egitea gogoko du Jasperrek, eta naturaren erritmoa errespetatuz mugitzen da. Norbere burua grabatuz lortutako irudiekin landutakoa da pelikula hau, berrogeita hamar urteak bete dituela eta hori ospatzeko eginiko espedizioa kontatuz.