2019, Espainia, 17 min

Zuzendaria: Josu Venero & Jesus Mari Lazkano

Jesus Mari Lazkano artistaren mahai gainean Ipar poloko Svalbard artxipelagora egin zuen bidaiaren mapa dago. Mapa zimurtu eta apurtu hori buruko kartografia da orain, margolaritza eta marrazkigintzaren eremua, asmamenaren esparru berri eta kitzikagarria.