2018, Alemania, 29 min
Zuzendaria: Julian Zanker
Estrenaldia Espainia
Stephan Siegrist, Thomas Huber eta Julian Zankerek Har-Har Mahadev bidea zabaldu zuten 2017an Kaxmir mendietako Cerro Kishtwar orratzaren ipar-mendebaldeko isurialdean. Muturreko jarduera izan zen, maila tekniko gorena eman behar izan zuten hirurek. Siegristek amestutako erronka bat izan zen hura; izan ere, 2011n, mendiaren historian gailurrera estilo alpinoan iritsi zen bigarren espedizioan parte hartu zuen.