2019, Espainia, 3 min
Zuzendaria: Santiago Yaniz & Anton Lazkano
Nazioarteko Estrenaldia
Sorrera, mendia. Amaiera, itsasoa. Kolitza mendian piztu eta Bizkaiko golkoan amatatzen den bidaia emozionala da hau. Ura da protagonista eta Barbadun ibaiaren paisaia industrial eta kulturalean barrena gauzatuko da. Lainoak, euria eta ibaia dira abiapuntu. Bidean, urak zura elikatzen du eta, halaber, hori ikatz bihurtuko da, burdinoletako sua elikatzeko lehengai. Burdinolan, urak eta suak emandako energiak lagunduko du burdina sortzen. Behin zeregina beteta, sua itzali egingo da eta urak itsasora jarraituko du meandro leunetako bidean barrena.