2019, Australia, 49 min

Zuzendaria: Justin Jones

Estrenaldia Europa

Jonesytarrena familia moderno eta abenturazalea da. “Egonkortzera” bideratutako gizarte ohiturei muzin eginez, abentura aberasgarria dela erakutsi nahi dute. Justin, Lauren eta haien alaba Morganek 1.800 kilometroko ibilbidea osatu zuten oinez Australiako outbackean; 102 egunetan, kanpoko laguntzarik gabe eta erabat beregainak izanez. Ezerk ez zituen gerarazi eta, abentura elkarbanatzeaz harago, familiak aurrera egin dezakeela erakutsi zuten.