2019, Kanada, 5 min
Zuzendaria: Darcy Hennessey Turenne
Estrenaldia Espainia
Elurra da protagonista. Bere altzoan hartuko du alaba kuttuna, Marie France Roy, munduko snowboarder iaioenetako bat, nahieran jolas dezan. Poesia, sekuentzia liluragarriak eta animazioa zaku berean sartu eta elur-zale orori sortzen zaion sentimendua azaleratuko du Mariek: poza, bete-betekoa!