NIVES MEROI - ROMANO BENET, JUANJO SAN SEBASTIÁN aurkeztatuta
Larunbata abenduak 14 – 19:30 Sala BBK
Duela 25 urte egin zuten beren lehen zortzimilako espedizioa eta 2017an itxi zuten hamalau gailurren zerrenda. Tartean, geldiune bat, sokada eta bikote honen giza balioak goratzen dituena: Romanok gaixotasun larri bat jasan zuen, 2009ko Kanchenjungako espedizioan bete-betean azaleratzen hasi zena, eta Nivesek erabaki zuen senarra osatzen zen bitartean ez zuela bere kabuz jarraituko goi-mendietako erronkekin. Edurne Pasaban eta Gerlinde Kaltenbrunnerekin lehian zebilen 14 zortzimilakoak igotzen lehen emakumea izateko. Hezur-muin transplante bi jaso eta gero, osatu zen Romano, eta hala eutsi zioten berriro munduko hamalau gailur garaienak egiteko proiektuari. 2017an osatu zuten “Himalaiako Koroa”, Annapurna mendian.