ZIGOR MADARIA, Urdulizeko Ospitalean eta IMQn kardiologoa
Osteguna abenduak 12 – 19:30 Base Camp Ensanche 11
Sarrerak doan aforoa bete arte
Zigor Madaria txundituta geratu zen Los 14 de Iñaki liburua lehendabizikoz irakurri zuenean, alpinista nafarra Annapurnan erreskatatzeko egin zen lanaren kontakizunarekin. Bigarrenez irakurri zuenean, haren osagile sena eta jakin-mina piztu zizkion liburuak Madariari: zer gertatu zitzaion Iñaki Ochoa de Olzari 2008ko maiatzean, Annapurnako ekialdeko ertzean, 7.400 metrotan? Biriketako edemarekin hil zen, lau egunez ondoezik etzanda egon ostean. Zerk eragin zuen egoera hura? Iktus bat jasan ote zuen Iñakik?