2018, Espainia, 13min
Zuzendaria: Bernat Sampol
Nazioarteko Estrenaldia
1968an, Julio Villarrek lau urteko bidaia bati ekin zion belaontzi txiki batean. Bizipenak koaderno batean jaso zituen eta, ondoren, liburu bihurtu zuen bitakora kaiera hura: “¡Eh, Petrel! Cuaderno de un navegante solitario”. Eguneroko horren arimari jarraituz, ekingo dio Kepa Acero surflariak bere zeharkaldiari, olatu bakarti baten bila. Ibilian, atzean utziko ditu ezezagunarekiko beldurra eta ezarritako lokarriak, ingurunearekin eta urruneko uharte bateko biztanleekin nahasteko.