2018, Espainia, 8min

Zuzendaria: Alex Areizaga & Oier Plazaola

Nazioarteko Estrenaldia

 

Istorio hau nonahi abiatzen da. Denok barne-barnean daramagun urruneko leku galdu horretan, mundua esnatzen den tokian. Marierrauskin da istorio honen protagonista, eta amaiera erromantikoetatik ihesi dabil; hala, zapaten metafora oinarrian dela, mendian atzera eta aurrera ibiliko da, gorabeheraz, gailurrez eta zuloz beteriko barne mundu horri aurre egiteko ahaleginean.