2018, Brasil, 15min
Zuzendaria: Renata Calmon
Euskal Herrian Estrenaldia
Mônica Filipini eta Danielle Pinto eskalatzaileak dira, baina beren seme-alaben zaintzaz eta etxeaz ere arduratzen dira. Emakume brasildarrentzat ez da erraza eskalatzaile izatea; izan ere, gizonen kiroltzat hartzen da eskalada. Hala ere, eragozpenak eragozpen, kirolari hauek jarraitzen dute gehien maite dutena egiten: mendiaz gozatzen.