2018, Polonia, 11min
Zuzendaria: Barbara Jendrzejczyk
Espainian Estrenaldia
Nanga Parbat munduko bederatzigarren mendirik altuena da, eta zailenetako bat; han hil dira alpinista asko eta asko. Tomasz Mackiewicz poloniarrak urte askoan Pakistaneko mendi hau eskalatzea izan zuen amets, noiz eta negu minean, urte-garai gogorrenean. Aurten, zazpigarren ahaleginean, gailurra jo zuen Elisabeth Revol sokalagunarekin batera. Alabaina, beherakoan, Himalaiak eraman zuen Tomek betirako. Filmak Tomasz Mackiewicz "Czapkins” nor izan zen erakusten du, ezagutu zutenen testigantzen bidez, eta amets bat betetzeko behar hori zeinen indartsua izan zen, eta zeinen garestia.