2018, USA, 15min
Zuzendaria: Michelle Smith
Espainian Estrenaldia
Jaques Hout adibide argia da ohartzeko adina ez dela eragozpen kirolerako, barre egiteko eta, batez ere, bizitzaz gozatzeko. 82 urterekin, eskiatu egiten du, bizikleta-jaitsierak egiten ditu, nabigatu, hegan egin… Edozer, bizirik jarraitzekotan eta osasunari eustekotan. Hainbat alditan egin dio izkina heriotzari, eta bizirik dirau, "ez da ezer gertatzen" goiburuari jarraituz. “Barre egiten duzularik, beste ordubete gehitzen diozu zure bizitzari. Ni oso zahar hilko naiz, izugarri maite baitut barre egitea”.