2018, USA, 22min

Zuzendaria: Henna Taylor

Espainian Estrenaldia

 

Wadi Rum edo Ilargiaren Ibarra, Jordaniako basamortuan, hareharrizko horma dotorez osatutako paisaia itzela da. Nazioarteko eskalatzaileak erakartzeko esperantzarekin, bi eskalatzaile israeldarrek bertako gida batekin osatuko dute taldea, 500 metrotik gorako bide bat zabaltzeko. Gainera, Madeleine Sorkin eskalatzailea ere bilduko dute taldera, ametsa betetzen laguntzeko. Egitasmo honetan, eskalada bide ezin hobea bihurtzen da kultura-hesiak gainditzeko, adiskideak egiteko eta muturreko abenturak bilatzeko, non eta munduan den parajerik harrigarrienetako batean.