Azaroaren 29tik abenduaren 31 arte

Euskal Museoa - Museo Vasco Plaza Miguel Unamuno, 4

Zenbait mendiren siluetak oso bereziak dira, eta, horren eraginez, gailur horiek herrialde horretako nortasun-ikur eta sinbolo bihurtu dira. Everest, Cervino, Mont Blanc, Ararat, Kilimanjaro, Triglav eta beste mendi askoren kasua da. Eta ikur bilakaturik, alpinismoaren berezko erromantizismotik oso urruneko euskarrietan ere islatu izan dira gailur horiek, hala nola bankuko billeteetan. Bildumazaleek notafilia esaten dioten adar batean oinarrituta, erakusketa hau munduko mendietan barnako bidaia original bat da, 66 herritan jaulkitako bankuko billeteak euskarri hartuta eginikoa, gailurrez gailur eta mendilerroz mendilerro.