Abenduak 8 eta 15, 11:30-12:30

5 eta 16 urte arteko haur eta nerabeei zuzendutako tailerra

Mendi Base Camp Edificio Ensanche Pza. Ensanche, 11

IZENEMATEA

1980ko Everesteko igoera mugarri bat izan zen Euskal Herriko alpinismoan, etapa baten amaiera eta beste baten hasiera markatu zuen balentria. Hori dela eta, Mendi Film Festival jaialdiak eta SUA argitaletxeak espedizio hura gogoratu nahi izan dute, eta komiki moduan biziberritu eta eman dute argitara, César Llagunoren marrazkiekin eta Ramon Olasagastiren gidoiarekin. Aitzakia hori baliatuz, Cesar Llagunoren eskutik gazteenek aukera izango dute komiki bat marrazteko prozesuan lehen urratsak emateko eta esperimentatzeko.