Zuzendaria: Eric Crosland
Apa sherpak 21 aldiz jo du Everest tontorra eta munduan ez du inork halakorik lortu. Nepaleko Khumbu eskualde menditsuan hazi zen Apa, larre motzean. 12 urterekin utzi behar izan zuen eskola, zama-eramaile lanetan hasi zelako. Hantxe utzi behar izan zuen alde batera mediku izateko zuen ametsa. Ohikoa da hori Nepaleko sherpen artean. Hori aldatu nahian, eskualde hartako gazteen patua aldatzea da bere xede, Apa Sherpa Fundazioan egiten duen lanaren bidez.