Zuzendaria: Anthony Bonello
Kilian Jornet munduko lasterkari onena dela diote aditu eta zale gehienek. Berak, ordea, ez du bere burua korrikalaritzat. Oraingoan Norvegiara joko du, ametsezko jolastokira, Romsdalengo Zazpi Gailurrak eskiatzen eta korrika egun bakarrean osatzeko asmoz. Filmak Kilianen eskutik garamatza, 77 km eta 9.000 metro desnibeleko ibilbide zoragarri honetan.