2017, Kanada, 4min
Zuzendaria: Krystle Wright
 

Krystle Wrighten istorioa da hau. Argazkilari abenturazale gisa egiten duen lanaren isla. Argazkilari baten ibilbidea ez du “klik” bakar eta konkretu batek zehazten, argazkigintzaren prozesuak berak baizik. Bidaia basati horren joanean bizimolde bihurtzen da zaletasuna, grinaz eta pasioz. Hori da argazkilariak beren ingurunearekin erlazionatzen dituen indar eragilea.