2017, Kanada, 26min
Zuzendaria: Mike Douglas
 

Adinean aurrera doan eskiatzaile profesionala den Mike Douglas Japoniara joango da gaztaroko eta luzaroan bizitzeko sekretuen bila. Elur-hautsetan eginiko saio ederren artean, bestelakoak ere esploratuko ditu: dieta, norberaren sasoia eta Japoniako tenpluak. Alabaina, egonaldi hartako aholkurik gogoangarriena Yuichiro (Everest igo duen pertsonarik zaharrena) eta haren seme Gotarekin igarotako egunean jasoko du.