Miguel Angulo, Javier Pascual, Gilles Cazauvieilh, Argiñe Areitio
Lekua: Sala BBK
Eguna: Larunbata, abenduak 16, 11:30ean
 

Mendi, bidaia eta kartografian espezializatutako SUA argitaletxeak 30 urte bete ditu, eta azken erronka aurkeztu digu oraindik orain: Miguel Angulok landutako Pirinioetako Mapen bilduma Smartphonetarako hainbat aplikaziotan, 3D formatuko kartografia digitalarekin. Angulok Gorka Lópezen proposamenak eta landa-laneko laguntza jaso ditu lan honetarako. Miguel Angulo bera eta Javier Pascual SUA argitaletxearen zuzendaria izango ditugu gurekin, baita Faceau Sud enpresa frantsesa ere. Aplikazioen egileak kartografia elkarreragile iraultzaile eta harrigarri honen erakustaldi bat egingo du.

PT_Cartografías 3D