Kanada ekialdetik Banff-era 1977an joan zen Deb, Ekonomia Zientzietako ikasketak burutu ostean. “Denboralditxo bat hartzea erabaki nuen Mendebaldera joanez eskiatu eta ondo pasatzera, ‘benetako’ lan batean egonkortu aurreko urrats moduko bat zen”. Bada… berrogei urte beranduago han dago oraindik! Urte horietatik gehientsuenak Banff Mountain Film & Book Festival-ean lan eginez pasatu ditu. Egun, jaialdiko zuzendaria da eta baita Banffeko ordezkaria ere Nazioarteko Mendi Zinemaldian Elkargoan. Mendi gaiei buruzko milaka film ikusi ditu honez gero –antza, beraz, aurten Bilbao Mendi Film Festivaleko epaimahaikide izateko nahikoa arrazoi badu-.