Bina Shah idazle pakistandarrak bere herrialdeko emakumeei buruz hitz egingo du: haien borrokak, itxaropenak eta ametsak, eta garaipenak eta tragediak. Neskatilen eta emakumeen istorioak kontatzearen efektu positiboa bilatuko du hainbat eredu aipatuz: Malala Yousufzairen bizitza, Ayesha Farooq borroka pilotuaren esperientziak, eta Oscar sariak jasotako Sharmeen Obaid Chinoy zuzendariaren pelikulak. Istorio horien bidez Bina Shah-k Pakistango emakumeentzat eredugarri izan daitezkeen moldeen garrantzia aztertuko du, haiek lau haizeetara zabaltzea aldarrikatuz: hedabideetan; sare sozialetan; literatura, poesia eta artearen bidez; edota emakume eta neskatilei hezkuntza eta formazioa eskaintzen dizkieten erakundeen lanaren bidez.
Hitzaldiaren ostean Oscar saria jasotako Sharmeen Obaid Chinoy zuzendariaren A Girl in the River: The Price of Forgiveness filma proiektatuko da.