'Eskaladako patologiei eta entrenamendu metodoei buruzko ikastaro'an laguntzailea

14 urterekin, Mikel Linazisoro gipuzkoarra (Bergara, 2000) 16 urtez azpiko kategorian Eskaladako Europako Txapeldun bilakatu zen 2015eko ekainaren 14an.   Bere karrera geldiezina da. 8 urterekin hasi zen eskalatzen eta 10ekin bere lehen 7a egin zuen; 11rekin bere lehen 8a; 12rekin bere lehen 8a+…

2011an Euskadiko txapelduna izan zen 14 urtez azpiko kategorian; eta 2012an Espainiako, Euskadiko eta Boulderreko Euskadiko txapelduna izan zen 16 urtez azpikoan. 2013an Euskadiko txapelduna izan zen berriz ere, Espainiako txapeldunordea eta Espainiako Kopako Sailkapen Nagusiaren txapeldunordea 16 urtez azpiko kategorian. 2014an IFSC-ko (International  Federation Sport Climbing) munduko zerrendan bosgarren postua erdietsi zuen eta Espainiako txapeldun izan zen, biak 16 urtez azpiko kategorian.