'Beyond the Heights' pelikularen zuzendaria

Mirza Ali alpinista profesionala da, baita bidaia-antolatzailea,  abenturazko filmen sortzailea eta heziketako sustatzailea ere Karakorumen, Pakistango haranean, Gilgit-Baltistanen. Hainbat eskalada espediziotan parte hartu du eta Karakorum eta Himalaiara igo da, Nepalera Pakistango espedizioak gidatzeaz gain. Samina Baig bere arrebarekin, zazpi kontinenteetako zazpi mendi altuenak igo dituen Pakistango emakume gazteenarekin, Mirzak “Beyond the Heights” filma grabatu du. Mirza emakumeen aldeko ekintzailea da, mendizaletasunean genero-berdintasuna sustatzea bilatzen du eta mendiko abentura kirolen inguruko dokumentalak egiten aitzindaria da Pakistanen. Horregatik, PAKISTAN YOU OUTREACH gobernuz kanpoko erakundea sortu zuen hezkuntza, kirola eta alpinismoa gazteen eta Pakistango emakumeen artean bultzatzeko asmoz.

'Beyond the Heights' pelikula BBK Salan aurkeztuko da abenduaren 15ean, 17:00etan.