“Guide a tout prix” eta “Des Brebis et des femmes” pelikulen zuzendaria

Laurence Fleury komunikabide mota askotan lan egiten duen kazetari independentea da: aldizkari espezializatuak, eskualdeko prentsa, prentsa instituzionala eta komunikabide digitalak jorratu ditu. Idazteaz gain, argazkigintza eta bideogintza maite ditu, eta 20 urte baino gehiago daramatza sektorean. Bere burua “lekuko” bezala deskribatzen du, “egiten dudan bidaia bakoitzean, munduan zehar ikusten dudan izkina bakoitzean, aurkitzen ditudan pertsonen egunerokoa ezagutu eta entzuten dut, gero ikusten dudan hori guztia kontatzeko”. Bere pasioak mendia eta bidaiak dira, eta Bilbora iritsiko da bere filmetako bi aurkeztera: “Guide a tout prix” eta “Des Brebis et des femmes”.

Guide a tout prix” BBK Salan aurkeztuko da abenduaren 16an 17:00etako saioan.

“Des Brebis et des femmes” BBK Salan aurkeztuko da abenduaren 17an 17:00etako saioan.