‘Artists on Jorasses’ pelikularen zuzendaria

‘Antagonist’ pelikularen kameralaria

Bertrand Delapierre alpinista eta errealizadore frantziarra da, hasieran jaitsierei buruzko filmak egiten hasi zen, baina gero eskaladaren inguruko interesa izan zuen. Marco Siffredi-ren soka-laguna izan zen Alpeetan eta Himalaian. Gerora alpinistaren bizitza eta heriotzari buruzko filme bat egin zuen: ‘L’étoile filante’. Eskalada ardatz duten hainbat dokumental egin ditu, batzuk izotz eskaladaren ingurukoak. 2003an François Damilanoren ideian oinarrituz, Guy Lacelle eta beste bost eskalatzailerekin batera egindako filma adibidez: ‘Ice Up’. Eskalada libreari buruzko dokumental ugari ere egin ditu. Bilbao Mendi Film Festival-era dator ‘Artists on Jorasses’ pelikularen zuzendari moduan eta ‘Antagonist’ filmaren karameralari gisa.

‘Artists on Jorasses’ BBK Salan aurkeztuko da, abenduaren  14an, 17:00etan.

‘Antagonist’ BBK Salan aurkeztuko da, abenduaren 15ean, 17:00etan.