Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Info Mendi Tour

Mendi Tourra mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinema ziklo ibiltaria da. Urte osoko ibilbidea osatzen du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren azken edizioko pelikula onenekin, eta Mendiko artxiboetako film erakargarrienekin. 

Egun bakarreko eta egun bat baino gehiagoko formatoan eskaintzen da, erakunde, eskola eta ikastetxe, korporazio, komunitate-talde eta kultura-aretoetako operadoreekin batera prestatuta. Tokian tokiko antolatzaileek mendia, abenturako kirolak, kultura eta ingurumena ardatz duten pelikula-sorta batetik aukeratuz, euren ikusleentzako programarik interesgarriena eratu ahal izango dute. 

Mendi Tourrari esker festibala urte osora zabaltzen dugu. Tourraren bitartez pertsona gehiagorengana iristeko asmoa daukagu, eta istorio harrigarriak, zirraragarriak eta inspiratzeko gaitasun handia dutenak ezagutzeko aukera eskaini nahi dugu. Gazteenentzat metraje laburreko filmen hautaketa berezi bat ere badaukagu, txunditzen saiatuko gara, euren jakin-nahia, barreak eta oihuak piztuta, eta nahi izatera, hezkuntza adituek sortutako unitate didaktikoaren lanketa ere gehituz.

 

MENDI TOURRA antolatu, informazioa HEMEN